argumentos
Barnetik sortzen diren sukaldeak.
Erabiltzaileen beharrak asetzeko sortzen dira objektuak. Hori horrela, Vasse sukaldeak sortu ditugu, erabiltzaileei sukaldean aritzea errazteko.
Sukaldeari buruzko gure ideiak hauek ditu oinarriak: erabilgarritasuna, arrazoia eta ergonomia. Sukaldean dena txukun egoteko, eta beharrezkoa denean gauzak erraz aurkitzeko, eremu antolatuak eta egituratuak sortu ditugu; denak du bere leku zehatza: objektuek, elikagaiek, tresnek…
Gure katalogo teknikoa prest dago edozein egoeraren aurrean konponbideak emateko.
Gure sukaldeak erabilerrazak eta praktikoak dira. Kanpotik antzematen da barnealdeko antolakuntza, eta, ondorioz, giro atsegina sortzen da. Alde praktikoa eta alde estetikoa uztartzen dira. Jakin badakigu gure sukaldeen erabiltzaileak kalitate handiko produktuez ari direla gozatzen.